Ikusmina eta ilara luzea 'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia ikusteko

Uztarria.eus 2017ko urr. 28a, 14:59

ETB1eko Go!azen telesailaren hirugarren denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia iritsi da gaur Azpeitira. Bi saiotan emango dute kapitulu berria Soreasun; 12:00etan izan da aurrena, eta ateak ireki aurretik ilara luzea osatu da antzokiaren bueltan (argazkian). Arratsaldean, 16:30ean emango dute berriro.

Denboraldi berria zer itxurarekin datorren ikusteko ez ezik, Go!azeneko aktoreak ikusteko ere irrikitan zeuden Soreasura inguratu diren umeak eta gaztetxoak, gaurko emanaldietan Azpeitian izango direla iragarrita baitago.