2017ko azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Josean Idoeta Atzegiko lehendakariarekin solasean

Uztarria.eus 2017ko urr. 27a, 18:21

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Josean Idoeta Atzegiko lehendakaria elkarrizketatu du Elena Margüellok aldizkariaren 199. zenbakirako. Izan ere, Azpeitiko bizilaguna Atzegiko lehendakaria da 2006az geroztik. Atzegik duela aste batzuk jarri zuen boluntario berriak bilatzeko kanpaina martxan –Atzegi Xperience da kanpaina berriaren leloa–. Honako bideo hau aldizkariko elkarrizketaren aurrerapena da.