Irudhitzen lehiaketa

Azaroaren 5era bitartean aurkez daitezke Irudhitzen lehiaketako argazkiak

Uztarria.eus 2017ko urr. 27a, 13:59

Sua, haizea, ura eta lurra dira irudien atalean landu beharreko gaiak. Argazkiek Azpeitian ateratakoak izan behar dute.

Uztarria Komunikazio Taldeak, Kulturaz kooperatibarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean, Irudhitzen lehiaketa jarri du abian bigarren urtez. Aurrekoaren moduan, bi azpi-lehiaketa izango ditu Irudhitzenek: irudien lehiaketa eta testu laburrena. Irudiei dagokienez, argazkietan landu beharreko gaiak Sua, haizea, ura eta lurra izango dira, eta Azpeitian ateratakoak izango dira. Irudiak aurkezteko azken eguna azaroaren 5a izango da, eta lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Hamabi argazki onenak aukeratu ondoren, testu laburren lehiaketaren txanda hasiko da. Irudiei hitzak jarri beharko dizkie parte hartzaileek, eta azaroaren 13an hasiko da horretarako epea.

Lehiaketari buruzko informazio osoa, hemen.