Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Falta eta Nau taldeen kontzertuak izango dira igandean

Uztarria.eus 2017ko urr. 27a, 13:32

19:00etan hasiko dira kontzertuak, Sanagustin kulturguneko arkupean. Doako sarrera izango dute emanaldiek.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, bigarren kontzertuak izango dira igandean. Falta Hazparneko (Lapurdi) hirukoteak eta Nau donostiarrek eskainiko dituzte emanaldiak, 19:00etan, Sanagustin kulturguneko arkupean. Sarrera doan izango da.

Falta taldea iaz sortu zen, eta post-rocka lantzen du. Besteak beste, Pink Floyd, Nirvana, Dut eta Lisabo taldeen eragina antzeman daiteke beren abestietan; Nau, berriz, Mizturan aritutako hiru lagunek osatzen dute, eta pop-rocka lantzen dute.

Euskal Herriko musikari eta proiektu berriei plaza eskaintzea du helburu Arkupehotsak proiektuak, eta urtarrilera bitartean hainbat kontzertu izango dira. Hurrengoa, azaroaren 17an izango da.