Uztaro haurreskolako parke berria inauguratu dute

Uztarria.eus | Hezkuntza | Argazkia
2017-10-27 11:22

Uztaro haurreskolako haur parkea berritu du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, herriko ikastetxeetako parkeen eraldaketa prozesuaren barruan egin dituzte lanak. Udalak jakinarazi duenez, haurreskolako hezitzaileek duela hilabete batzuk ohartarazi zuten kanpoko parkearekin zituzten arazoez eta beharrez. "Haur parke txikia da, baina arazoei irtenbidea eman eta haurrentzat parke erakargarriagoa egin dugu", azaldu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Uztaro haurreskolako hezitzaileek eskerrak eman dizkiote udalari: "Gure beharren berri eman eta dena uste baino azkarrago eta errazago joan da. Beraz, udalari eskerrak eman nahi dizkiogu hasieratik gure arazoak eta beharrak entzuteagatik eta erantzun azkarra emateagatik". Kanpo espazioa berritzearen aurrekontua 35.000 eurokoa izan da, eta bertako haurrek, ikasle ohiek eta familiek inauguratu zuten aurreko astean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa