Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko urr. 25a, 14:10
Duela bi urteko Behobia-Donostia probako irudia. (Julene Frantzesena)

Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia proba, eta lasterketako parte-hartzaileentzat autobusa antolatu du udalak. Igerilekuan eman daiteke autobuserako izena, sei euroren trukean. Gehienez, 60 lagunentzat tokia izango da udalak antolatutako autobusean.

Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia lasterketaren aurtengo edizioa, eta Azpeitiko udalak, azken urteetako moduan, hasierako puntura joateko autobusa antolatu du proban parte hartuko duten lasterkarientzat.

Autobuserako izena eman daiteke dagoeneko igerilekuan, eta kirolariek sei euro ordaindu beharko dute bidaiagatik. Udalak antolatutako autobusean, gehienez, 60 pertsona joan ahal izango dira. Azaroaren 12an 07:20an abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Behobiara.