Odol emaileek hileko hitzordua izango dute bihar

Uztarria.eus 2017ko urr. 24a, 13:26

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek gazte zein heldu animatu nahi dute odola ematera. 

Hileroko azken asteazkenetan bezala, bihar, azaroak 25, odola emateko hileko hitzordua izango dute odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar oro animatu nahi du odola ematera, gazteak zein heldu. Urtea hasi zenetik ari dira jendea odola ematera animatzeko ahaleginak egiten, eta azken hilabeteetan hainbat gazte aurrenekoz odola ematera hurbildu direla nabarmendu dute. Hori "pozgarria" dela diote, eta urtea amaitzerako joera horri heldu nahi diote.

Joan den igandean 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omendu zituen Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak.

Abenduan bi odol ateraldi egingo dituzte: abenduaren 11n bata, eta abenduaren 27an bestea.