Iñaki Aiertza: "Ez dakit azkenengoz noiz gertatuko zen igandean pasatu zena"

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 23a, 22:03
Iñaki Aiertza lasterketa irabazi ostean.

Etxean gelditu zen igandean Urrakiko XXXV. Igoerako txapela. Izan ere, Iñaki Aiertza (Azpeitia, 1982) nagusitu zen, Lancer Evo IX autoarekin, 60 bat gidarik parte hartu zuten lasterketan.

Lasterketa "zaila" izan zela esan zenuen igandean bertan.

Oso-oso zaila bihurtu zen proba. Eguraldi nahasia egin zuen. Gainera, lehen mangan auto batek motorrean matxura izan eta olioa galdu zuen. Horrek are zailagoa jarri zuen lasterketa. Lehen mangan infernua zirudien errepideak, oso gaizki zegoen, eta susto txiki bat ere izan nuen. Abisua izan zen, eta gurpilak aldatu nituen.

Gurpilak aldatu eta dena ondo atera zitzaizun?

Bigarren mangan lasaiago hartu nuen, txukun-txukun igo nuen ibilbidea. Egia esan, lehen mangan egindako denborarekin ikusi nuen irabazteko aukerak nituela. Halere, hirugarrenean ere estutzea erabaki nuen, eta hala iritsi zen garaipena.

Gustura zaude egindako lanarekin?

Borobil atera zitzaidan. Auto berria euritan probatzen nuen lehen aldia zen, eta zoragarri ibiltzen dela ikusi dut. Uste ez banuen ere, atzokoa aukera bat zen nire autoarentzat, lau gurpiletan duelako indarra.

Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean.