Urola Kostako odol emaileen ospakizuna, Loiolan

Uztarria.eus 2017ko urr. 22a, 17:48

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izan dute gaur, igandea, Urola Kostako emaileek Loiolan. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omendu ditu elkarteak, dominak eta oroigarriak banatuta. Parte hartu duten odol emaileak honako herri eta auzoetakoak izan dira: Aizarnazabal, Arroa (Zestoa), Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Getaria, Itziar, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Meza ondoren, Gogartetxean egin dute domina eta oroigarri banaketa: 25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenek jaso dituzte. Hainbat odol emaile azpeitiar ere izan da bertan.