Jarri dute parkea Damasoko plaza berrituan

Uztarria.eus | Hirigintza | Argazkia
2017-10-20 17:53

Parkea jarrita, amaitu dituzte Damaso auzoko plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak. Konponketa lanen helburua zen azken urteotan auzokideek garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea ematea. Horretarako, Damasoko 1 eta 10 arteko etxe atarietako bizilagunek eta Udalak proiektu bat adostu zuten. Maiatzean hasi ziren obrekin, eta lau hilabete eraman dituzte garajeetako sabaia nahiz auzoko plaza konpontzen. Orain, haurrentzako parkea jarri dute, eta horrekin amaitutzat eman dituzte eraberritze lanak.

Guztira, 515.000 euroko aurrekontua izan dute lanek, eta Udalak kopuru horren %30 ordainduko du, "plazaren erabilera publikoa kontuan izanda".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa