Soreasuko Sormen Gunearen aurreproiektua, bideoan

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 17:34

Joan den asteazkenean aurkeztu zituzten Soreasuko Sormen Gunea izango denaren nondik norakoak, pleno aretoan egindako aurkezpenean. Bertan azaldu zutenez, eremuka antolatuko dute eta lau espazio nagusi izango ditu: arte eszenikoena, hitzarena, irudiarena eta soinuarena. Dinamoa ere mantenduko dute, eta erabilera ezberdinetarako beste espazio bat ere barnebilduko du Sormen Guneak. Hiritik At kooperatiba eta LZB Arkitektura arduratu dira proiektuari forma emateaz, eta bideo honetan modu bisualagoan azaldu dute Sormen Gunearen banaketa nolakoa izango den.