26 odol emaile azpeitiar omenduko dituzte igandean Loiolan

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 17:01

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta ospakizuna izango dute igandean Urola Kostako odol emaileek. Azken urteetan ohi bezala, Loiolan elkartuko dira. Besteak beste, 75 aldiz odola eman duten bi azpeitiar omenduko dituzte.

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izango dute igandean (urriak 22) Urola Kostako emaileek Loiolan. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omenduko ditu elkarteak, dominak eta oroigarriak banatuta. Azpeitiko odol emaileez gainera, Aizarnazabal, Arroa (Zestoa), Azkoitia, Errezil, Getaria, Itziar, Zarautz, Zestoa eta Zumaiakoak omenduko dituzte.

26 odol emaile azpeitiarri banatuko dizkiete oroigarriak: hamalau dira 25 aldiz odola eman dutenak, 40 aldiz emandakoak hiru, 50 aldiz emandakoak zazpi eta 75 alditakoak bi.

Igandean Loiolan biltzen diren odol emaileen egitaraua honakoa da:

  • 11:45. Loiolan bilduko dira ospakizunean parte hartuko duten odol emaileak.
  • 12:00. Meza, basilikan.
  • 13:00. Gogartetxean batzarra eta diploma eta oroigarri banaketa.
  • Ondoren, zerbait hartzeko aukera.
  • 14.30. Lagunarteko bazkaria, Kiruri jatetxean.