Hondakin bilketa sistema azaltzeko bilerak egingo dituzte datorren astean ere

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 14:20

Udala hasi da datozen hilabeteetan ezarriko duen hondakinak biltzeko sistema berriaren gaineko informazioa herritarrei ematen. Aste honetan Matxinbentan, Nuarben, Aratzerrekan nahiz Urrestillan egin dituzte batzarrak, eta dozenaka lagun elkartu dira bilkura horietan. Gainera, herriguneko bizilagunekin ere elkartu dira Udaleko eta Urola Erdiko Mankomunitateko ordezkariak.

Datorren astean bukatuko dute lehen faseari dagokion bilera sorta. Astelehenean Oñatzen egingo dute bilera; asteartean, Elosiagan; asteazkenean, Loiolan; eta ostegunean, Izarraitz auzoan.

Hona hemen datorren asteko bileren egutegia:

  • Urriak 23, astelehena. Oñatzko elizan, 19:30ean.
  • Urriak 24, asteartea. Elosiagako Añota sagardotegian, 19:30ean.
  • Urriak 25, asteazkena. Loiolako Loiolatxo elkartean, 19:30ean.
  • Urriak 26, osteguna. Izarratz auzokoen bilera Azoka Plazan, 19:30ean.