'Handia' eta 'Spark, una aventura espacial' filmak ikusgai gaurtik hasita, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 11:00

Gaurtik hasita, asteburuan ez da zine eskaintzarik faltako Soreasu antzokian. Izan ere, Kulturaz kooperatibak Handia filmaren lau proiekzio prestatu ditu eta baita gaztetxoei zuzendutako Spark, una aventura espacial filmaren emanaldi bat ere. 

Handia honako egun eta ordutegietan izango da ikusgai: 

Urriak 20, ostirala, 22:00etan.

Urriak 21, zapatua, 22:00etan. (Jon Garaño eta Iñigo Aranburu bertan izango dira filma aurkezten).

Urriak 22, igandea, 19:30ean.

Urriak 23, astelehena (ikusleen eguna), 21:00etan.

Spark, una aventura espacial filma, aldiz, igandean emango dute, 16:30ean hasita.

Handia filma Altzoko handia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako historian oinarritutako filma da, . Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta harekin batera beste hainbatek osatzen dute aktore taldea: Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Kruse eta Iñigo Azpitarte. Donostiako Zinemaldian 

Spark, una aventura espacial Zhong maltzurraren agindupean bizi dira Bana planetan. Spark tximino gazteak, Vix azeriak eta Chunk zerriak aurka egingo diote. Zhong generalak unibertsoaren jabe egin nahi du, Kraken izeneko munstroa erabilita. Sparkek, asmo horien jakitun egitean, abentura arriskutsu bati ekingo dio, akzioz eta umorez betea generalaren asmoazk zapuzteko.