Zapoak eta zakelak, parez pare

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 13:16
Hodei Tena eta Unai Aranbarri Garmendipe futbol zelaian.

Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeek derbia jokatuko dute bihar Garmendipen, 17:00etan. Ikusleen eguna izanik, sarrera 10 euro ordaindu beharko dute bazkideek. Hodei Tena Lagun Onakeko kapitainarekin eta Unai Aranbarri kapitainarekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak. Tenak uste du "lehia estua" eta "borrokatua" izango dela.

Derbiaren bezperan zer giro duzue taldean eta inguruan?

Jendea motibatuta sumatzen dut kalean. Ezagutzen ez duzun hark ere hitza ematen dizu: "Hi, zapatuan, eman egurra, e!", "Azkoitiarrei, behintzat, irabazi", eta halakoak esanez. Kuadrillakoak, etxekoak... etortzekotan dira. Geure artean, berriz, batzuei nabari zaie urduritasun pixka bat. Ez da ohiko partida, azkoitiarren kontrakoa da eta jende asko etorriko da ikustera.

Zergatik da garrantzitsuago partida irabaztea, puntuak batzeko ala ohore kontuagatik?

Bi gauzak dira garrantzitsuak. Aurkariak ondoko herrikoak izanik, lehia handia dago, eta ohoreak asko balio du, baina ligan aurrera egiteko puntuak batzea ere beharrezkoa da.

Zer emaitzaren bila zoazte?

Irabaztera aterako gara, ahal bada ondo jokatuta. Gol gutxiko partida izango da. Halako partidetan, oro har, tentsio handia izaten da. Lehia estua izango da, borrokatua oso, eta 2-0 edo 2-1 irabaziko dugu.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke.