Zabaldu dute Klik argazki lehiaketara aurkeztutako irudiei boza emateko epea

Uztarria.eus 2017ko urr. 20a, 13:18

Besteak beste, Nepalen, Kuban, Irlandan, Italian, Granadan, Costa Rican, Sri Lankan eta Euskal Herrriko hainbat txokotan ateratako 34 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, Orkatz Kultur Elkarteak udarako antolatutako Klik argazki lehiaketara. Orain, irudi guztiak ikusgai jarri dituzte Orkatz tabernan, eta herritarrek gehien atsegin duten argazkiari boza emateko epea zabaldu dute. Tabernan bertan eman beharko da botoa.

Urteroko bezala, euskal presoak izan da Klik argazki lehiaketaren gaia. Honakoak dira aurtengo ediziora aurkeztu dituzten irudiak.