Ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du Lasaoko bidegurutzearen inguruan

Uztarria.eus 2017ko urr. 19a, 20:00

16:15ean gertatu da ezbeharra. Gizonezkoa da txirrindularia, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat kolpe dituelako; dena den, ez dago larri.

Citroen C-15 baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da gaur arratsaldean, Azpeitian, GI-631 errepidean, Lasaoko bidegurutzearen inguruan. 16:15ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, txirrindularia Zumarragako Ospitalera eraman dute, gorputzean hainbat kolpe dituelako. Dena den, jakinarazi dute gizonezkoa ez dagoela larri.