Baigerako bazkide izatera gonbidatu dituzte jubilatu berriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 19a, 14:36

Adinduek dituzten "beharrei eta erronkei" aurre egiteko jubilatuek bat egitea da biderik egokiena, Baigeraren ustez.

Baigera jubilatuen elkarteak deia luzatu die herriko jubilatuei, elkarteko kide egin daitezen. Batez ere jubilatu berriak gonbidatu ditu bazkide izatera, eta adierazi du adinduek dituzten "beharrei eta erronkei" aurre egiteko jubilatuek bat egitea dela biderik egokiena. 

Enparan kaleko 6 zenbakira joanda, 943-81 51 71 telefonora deituta edo baigera.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke elkartearekin harremanetan.