Argia ikustear da 'Pasaiako Badia' dokumentala

Uztarria.eus 2017ko urr. 19a, 13:25

Datorren asteartean, hilaren 24an, aurkeztuko dute Pasaiako Badia dokumentala, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan, 20:00etan, eta emanaldiaren atarian, bigarren trailerra kaleratu du Oinatzak Produkzioak. 

Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek zuzendu dute Pasaiako segadaren inguruko ikus-entzunezkoa, eta lanaren nondik-norakoak azalduko dituzte aurkezpenean. Emanaldiaren ondoren, berriz, ikusleen galderak erantzungo dituzte. Aurreratu dutenez, Pasaiako segadan hildakoen senideak, erakunde publikoetako ordezkariak, lan talde teknikoa eta elkarrizketatuak izango dira estreinaldian. Finantzaketa kolektiboan parte hartu dutenek zein interesa duen edonork erresbatu ahal izango du aurkezpenerako eserlekua, eta, horretarako, oinatzak.produkzioak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak jarriz eta zenbat eserleku nahi duten zehaztuz.

Euskal Herriko hainbat aretotan ere eskainiko dute dokumentala. Azpeitian, esaterako, hilaren 26an, 29an eta 30ean emango dute.

Uztarriak dokumentala nola egin den erakusten duen argazki erreportajea egingo du datorren hileko aldizkarian.