Ate irekiak egingo dituzte igerilekuan core, gimbalance, zumba, gold eta jumpfit jarduerak ezagutarazteko

Uztarria.eus 2017ko urr. 19a, 12:05

Bertaratzen diren herritarrek ordubeteko klasea jasoko dute doan, eta kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. 

Kirol Patronatuak igerilekuan eskaintzen dituen hainbat jarduera ezagutarazteko, ate irekiak egingo dituzte hurrengo astean, igerilekuan. Bertaratzen diren herritarrek ordubeteko klasea jasoko dute doan, eta kirol jarduera ezagutzeko aukera izango dute. Saio irekietan parte hartu nahi dutenek, ez dute aurrez izena eman behar.

Honakoak dira kirol bakoitza ezagutarazteko eskainiko dituzten saioen egitaraua:

Core: 

Urriak 23, astelehena: 11:00etan

Urriak 25, asteazkena: 18:00etan

Urriak 26, osteguna: 20:00etan

Gimbalance:

Urriak 25, asteazkena: 10:00etan eta 19:00etan 

Zumba Gold:

Urriak 23, astelehena: 10:30ean

Urriak 24, asteartea: 15:15ean

Urriak 25, asteazkena: 20:00etan eta 20:50ean

 Jumpfit:

Urriak 24, asteartea: 9:00etan

Urriak 26, osteguna: 19:00etan