Hilaren 31n itxiko da kirol elkarteek denboraldiari lotutako diru-laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2017ko urr. 18a, 11:46

Elkarteek 2016-2017 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu behar dute eskaera egiteko. Urte naturalari lotuta dauden kirol modalitateentzako diru-laguntzak, aldiz, urtarrilean eskatu behar dira.

Urtero legez, kirol elkarteentzat diru laguntzak banatuko ditu Udalak, eta denboraldiari lotutako jarduerak egiten dituzten herriko kirol taldeek urriaren 31ra bitartean izango dute eskaera egiteko epea. Elkarteek 2016-2017 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaletxeko Harrera Erregistroan.

Urte naturalari lotuta dauden kirol-modalitateak, aldiz, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Horiek 2017 urteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.