Sammic Hosteleria ISB-CB Prat partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 17a, 19:32
Sammic Hosteleria ISBko taldekideak.

Igandean 18:00etan jokatuko da neurketa, kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.

Sammic Hosteleria ISBk Espainiako Urrezko LEB ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute igandean, urriaren 22an, Azpeitiko kiroldegian. Kataluniako CB Prat taldea hartuko dute Iraurgikoek, 18:00etan. Partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak.

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. Uztarriak ostiral arratsaldean deituko die saridunei, sarrerak nola eskuratu azaltzeko.