Jardunaldi borobila Iraurgi SBren talde nagusientzat

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2017-10-17 16:11

Sammic Hosteleria ISBk denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Carramimbre Valladoliden kantxan (62-73), eta Añares Rioja ISBk bigarrena, Azkoitian Segle XXI mendean hartuta (57-52).

Sammic Hosteleria ISB taldea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Joan den asteburua borobila izan zen Iraurgi SBren bi talde nagusientzat, garaipen bana poltsiokoratu baitzuten gizonezkoen Sammic Hosteleria ISBk eta emakumezkoen Añares Rioja ISBk.

Liga hasiera bikaina ari da izaten Sammic-entzat Espainiako Urrezko LEBen. Igo berria izanda eta mailako aurrekontu apalenarekin, lau jardunalditan hiru garaipen lortuta seigarren postuan dago Lolo Encinasek gidatzen duen taldea; hemezortzi taldek osatzen dute liga. Joan den asteburuan, Zilarrezkotik Urrezko LEBera Iraurgikoekin batera igo zen Carramimbre Valladoliden etxean jokatu zuten Iraurgikoek, eta 62-73 irabazi zuten. Joe De Ciman (19 puntu) izan zen Sammic Hosteleria ISBko eta partidako jokalaririk nabarmenena.

Gizonezkoen taldeak baino jardunaldi bat gutxiago jokatuta, bi garaipen eta porrot bat ditu orain arte Espainiako LF2n Añares Rioja ISBk eta, Sammic bezala, seigarrena da sailkapenean; hamalau taldekoa da liga, kasu honetan. Igandean, Xabier Chicoren taldeak Segle XXI taldea hartu zuen Azkoitian. Aurreko bi jardunaldietan garaipenik lortu gabe iritsi ziren kataluniarrak, eta beste porrot batekin aldegin zuten, Añares Rioja ISBk 57-52 hartu baitz¡tuen mendean. Erika Livermore (15 puntu) izan zen berriro etxekoen artean gehien nabarmendu zen jokalaria.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa