Umeei eta gaztetxoei zuzendutako bi igeriketa ikastaro antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2017ko urr. 17a, 12:38

Ikastaro bat 4 eta 6 urte arteko umeentzako da, eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat bestea. Bi ikastaroetako saioak egunero eskainiko dituzte, azaroaren 27tik abenduaren 20ra bitartean. Dagoeneko eman daiteke izena, igerilekuan.

Haurrei zuzendutako bi igeriketa ikastaro antolatu ditu Kirol Patronatuak azarorako eta abendurako. Ikastaroetako bat, Jolasen bidez, kendu beldurra urari eta ondo pasatu izenekoa, 4 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da. Azaroaren 27tik abenduaren 20ra bitartean egunero izango dute ikastaroa, 17:30etik 18:20ra bitartean. Kirol Patronatuko bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute, eta, gainerakoek, 94,66 euro.

Beste ikastaroa, berriz, 7 eta 13 urteko gaztetxoei zuzendutakoa da. Azaroaren 27tik abenduaren 20ra egunero eskainiko dituzte saioak, 18:20tik 19:10era. Bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute ikastaroa, eta bazkide ez direnek, 94,66 euro.

Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea, eta igerilekuan eman behar da ikastarorako izena.