Pablo Und Destruktionek kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Popa, psicodelia, folka nahiz rocka uztartu zituen artistak ibilbideko laugarren diskoa, Predacion, aurkezteko Azpeitian eskaini zuen emanaldian. Kulturaz kooperatibak eta Son Estrella Galiciak elkarlanean antolatu zuen kontzertua. Alberto Beloki argazkilariak hainbat irudi hartu zituen ostiraleko kontzertuan, eta Kulturazen Flickr kontuan ikus daitezke horiek.