Tuba Jaialdia "arrakastatsua" izan da haren antolatzaileen arabera

Uztarria.eus 2017ko urr. 16a, 13:18
Ostegunean egin zuten kontzertu gastronomikoko irudia.

Jaialdiaren balorazio positiboa egin dute haren antolatzaileek. "Programatutako ekintza guztiak egin ahal izan ditugu, eta jaialdia arrakastatsua izan da". Ekitaldiak bukatu badira ere, argazki erakusketa oraindik ikusgai da Sanagustin kulturgunean. Gainera, aurtengo edizioa sustatzeko martxan jarri zuten finantza kolektboparen kanpaina ere martxan da.

Larunbateko emanaldiekin bukatu zen Tuba Jaialdiaren aurtengo edizioa. Hain zuzen ere, hainbat tailer egin zuten egunean zehar, eta arratsaldean kontzertu berezia eskaini zuten Tuba Bandak, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta Olatz Prat abeslariak Sanagustin kulturguneana. Afalostean, berriz, Antonio Rodriguez eta La Sucro Band taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan zuten.

Jaialdiaren balorazio positiboa egin dute haren antolatzaileek. "Programatutako ekintza guztiak egin ahal izan ditugu, eta jaialdia arrakastatsua izan da". Ekitaldiak bukatu badira ere, argazki erakusketa oraindik ikusgai da Sanagustin kulturgunean.

Tuba jaialdiaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaialdia lagundu duten erakundeei, elkarteei, boluntarioei eta musikariei.

Gainera, aurtengo edizioa sustatzeko finantzaketa kolektiboa jarri dute martxan jaialdiaren antolatzaileek Goteo.eus atarian. Lor ditzaketen 13.435 euroetatik 7.825 euro bildu dituzte kanpainaren lehen itzulia bukatzeko zortzi egunen faltan.