Gipuzkoako Xake Txapelketako lehenengo txanda jokatu dute Baigeran

Uztarria.eus 2017ko urr. 16a, 13:31

Txapeleketa azaroaren 25ean amaituko da, eta larunbat arratsaldero txanda bana jokatuko dute; datorren larunbatean ere Baigeran jokatuko dute, 16:00etan.

Gipuzkoako Xake Txapelketako lehenengo txanda jokatu zen larunbatean, Baigerako laugarren solairuan. Maila absolutuko, eskualdeko bigarren mailako eta eskualdeko hirugarren mailako Gipuzkoako hainbat xake jokalarik hartu zuten parte proban; Azpeitikoak ez ezik, Azkoitiko, Zarauzko, Elgoibarko, Eibarko, Donostiako, Hondarribiko, Beasaingo, Arrasateko eta Aratxabaletako jokalariak lehiatu ziren, besteak beste.

Txapeleketa azaroaren 25ean amaituko da, eta larunbat arratsaldero txanda bana jokatuko dute. Hain zuzen, datorren larunbatean bigarren txanda jokatuko dute, Baigeran, 16:00etan. Xake jokalariek bakarka jokatuko dituzte 90 minutuko saioak, eta, guztira, 63 jokalari lehiatuko dira. Txapelketak maila igotzeko balioko du, eta, absolutu mailan, Euskadiko Txapelketan sailkatzeko puntuagarria izango da.

Txapelketa hauek bakarka izango dira eta 90 min izango ditu jokalri bakoitzak, guztira 63 jokalari, partida hasieran mugimenduko 30seg gehituko zaizkiolarik. Txapelketa hauek maila igotzeko balioko dute edo euskadiko txapelketarako sailkapenenrako baliagarria izango da absolutu mailan. 

Lehenengo txandari dagokionez, Alejandro Franco, Juan Carlos Fernandez, Aitor Elustondo eta Julen Uranga izan ziren irabazi zuten azpeitiarrak.

Honako azpeitiar jokalariak ari dira parte hartzen txapelketan: Alejandro Franco (Absolutu mailan); Aitor Priya (absolutu mailan); Eneko Alberdi (bigarren maila); Patxi Isasmendi (bigarren maila); Aitor Elustondo (hirugarren mailan); Juan Carlos Fernandez (hirugarren mailan); Gorka Uranaga (hirugarren maila); Julen Uranga (hirugarren maila); Aner Alonso (hirugarren maila); Luis Andoni Lazkano (hirugarren maila); Osama Maragui (hirugarren maila); Alain Mateos (hirugarren maila); eta Markel Zubimendi (hirugarren maila).