Helduen entzierroarekin, amaitu da Zezen Beltz asteburua

Uztarria.eus 2017ko urr. 15a, 21:30

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Zezen Beltz asteburua ospatu dute egunotan herrian, eta gaur arratsaldeko helduen entzierroarekin amaitutzat eman dute. Eguraldi polita izan da, eta jende ugari bertaratu da. 17:00etan hasita, Artzubitik herriko plazara joan dira zezenak, eta buelta hartu dute berriro Artzubi aldera. Bi aldiz errepikatu dute ibilbidea zezenek, eta, ondoren, zezen bolaztatuak izan dira, Artzubia kalean.