Maite Etxezarretak Arrasate-Oñati lasterketa irabazi du

Uztarria.eus 2017ko urr. 15a, 14:25
Maite Etxezarreta helmugara iristen. (Argazkia: Natxo Santos)

46 minutu eta 25 segundo behar izan ditu probaren 11,7 kilometroak egiteko, eta 01:35eko aldea atera dio bigarren sailkatuari.

 

 

Arrasate-Oñati lasterketa jokatu zuten atzo, eta Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen emakumezkoetan azkarrena. Bero egin zuen, eta korrikalarientzat baldintzak gogortu zituen horrek. Etxezarretak 46 minutu eta 25 segundo behar izan zituen probaren 11,7 kilometroak egiteko, eta 01:35eko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Maialen Muñoz tolosarrari.