4.600 euro bildu dituzte Grand Prix solidarioan

Uztarria.eus 2017ko urr. 14a, 22:33

Zezen Beltz asteburuaren barruan, Grand Prix solidarioa egin dute gaur zezen plazan, 17:00etan hasita. Eguraldi ederra egin du, eta jende ugari bertaratu da. Guztira, sei taldek parte hartu dute jokoetan: Inpernuko Txikituek (gorriak), Aingeruek (laranjak), Arnasa (urdinak), Astuek (beltzak), Txominekuek (zuriak) eta Limoiek (horiak). Zezen Beltz elkarteak antolatu du Grand Prixa, eta haien arabera, talde guztiek lan ona egin dute, eta, beraz, “guztiak” izan dira irabazle. Hori bai, nabarmendu dutenez, talde beltzak batu ditu puntu gehien.

Urtero bezala, elkarte bati laguntzeko helburuarekin egin dute aurtengo Grand Prixa ere. Edizio honetan, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eman dio Zezen Beltz elkarteak Grand Prixean bildutako dirua. Hain zuzen ere, 4.600 euroko laguntza eman diote elkarteari.