Elizaren erreforma gogoan eta maitasuna ardatz, jaialdia egin dute gaur arratsaldean, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko urr. 14a, 21:01

Eliza ebangelikoaren erreformaren 500. urteurrenaren harira, Maitasunaren jaialdia izenburupean jardunaldiak egin dituzte gaur, zapatua, Soreasu antzokian. Gipuzkoako Eliza Ebanjelikoak antolatuta, arratsalde guztian hainbat ekitaldi izan dituzte. Lehendabizi, erakusketa biblikoa zabaldu dute, eta, ondoren, Erreforma Nafarroan hitzaldia eskaini dute. Maitasunaren jaialdiarekin bukatzeko, Mr. Fe eta Hatikan taldeek kontzertu bana eskaini dute.