Belarrien eta sabelaren gozagarri, kontzertu gastronomikoa

Uztarria.eus | Kultura | Argazki galeria
2017-10-13 11:22

Munduko zaporeak izenburupean kontzertu gastronomikoa eskaini zuten atzo arratsaldean, Sanagustinen, tuba eta bonbardinoa ezagutarazteko helburu nagusiarekin zortzigarren urtez martxan den jaialdiaren barruan. Antolatzaileek aurreratu bezala, kontzertu gastronomikoa izango da aurtengo programazioaren hitzordurik bereziena, eta saioaz gozatzera bertaratu ziren herritarrek belarriak ez ezik sabela ere majo gozatu zuten. Izan ere, atzoko emanaldiaren osagaiak musika eta pintxoak izan ziren, eta saioak bi protagonista nagusi izan zituen: Euskadi Low Brass orkestra eta Zigor Iturrieta sukaldaria (Euba, Zornotza, 1974), ETB1eko Txoriene saioko aurkezlea. Kontzertuaren izenburuak iradokitzen zuenari jarraituta, musikariek bost herrialdetako beste horrenbeste musika pieza aukeratu zituzten Sanagustinen jotzeko; eta herrialde horietako sukaldaritzan oinarrituta, bost pintxo prestatu zituen Iturrietak. Orkestrak pieza bakoitza jo ondoren, sukaldariak zegokion herrialderako aukeratutako pintxoa prestatu zuen, azalpenak emanez. Ikus-entzule guztiek saioa behar bezala jarraitu ahal izateko pantaila handia jarri zuten Sanagustinen.

Hona hemen atzoko kontzertu gastronomikoa irudietan:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa