Agur, Xiriako

Estitxu Elduaien | Iritzia | Artikulua
2017-10-13 10:46

Estitxu Elduaien Kiroletako zinegotziak honako gutuna idatzi du:

Punta puntako puntista. Punta puntako Sanjuandegiko Baigerako gidaria, Olatz emaztearekin batera. Punta puntako herritarra joan zaigu: Xiriako Gurrutxaga.

Nuarben jaio eta zesta puntarako zuen afizioa ofizio bilakatu eta munduko hainbat txokotako frontoietan jokatu zuen Xiriakok. Nuarbe ezizenarekin ezaguna frontoian, Azpeitia eta Nuarberen izena eta izana munduan zabaldu zituen. Baina Nuarbe eta Azpeitia inoiz ez zituen utzi, eta hementxe sortu zuen familia, eta, ondoren, Sanjuandegiko Baigerako familia.

Urte luzez izan zen Sanjuandegiko Baigerako arduradun; eta han ere maila ikaragarri altua jarri zuen familia osoak egindako lanak.

Plazerra da Xiriako bezalako herritarrak izatea, eta tristea agur esatea. Une gogor hauetan gure elkartasunik eta besarkadarik goxoenak familiari eta gertukoei.

Guk, kalean, Sanjuadegin, Nuarben eta frontoietan gurekin izango zaitugu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa