Asteburu luzerako prestatu dute zinema eskaintza Soreasu antzokian. Bihar, etzi, igandean eta astelehenean emango dituzte filmak, eta zapatuan ez da emanaldirik izango. Bi film ikusteko aukera izango da: Kathryn Bigelow-ren Detroit (AEB, 2017) eta Emoji (AEB, 2017), Anthony Leondisen animazio lana. Ostegunean 21:00etan, ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan botako dute Detroit; eta ostiralean eta igandean 16:30ean, berriz, Emoji.
Bideoan, Detroit filmaren trailerra.