Goi mailako musika eta gastronomia, eskutik

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 11a, 12:55
Joan den asteburuan Soreasun eman zuten kontzertua Tuba Jaialdiaren barruan. (Julene Frantzesena)

Bost herrialdetako musika eramango du Euskadi Low Brass-ek bihar Sanagustinera eta herrialde horietako jakiak pintxo bihurtuko ditu Zigor Iturrieta sukaldariak, Tuba Jaialdiaren hitzordurik berezienean.

Musika dastatzeko beste modu bat eskaini nahi duen formula berria plazaratuko du bihar Tuba Jaialdiak Sanagustin kulturgunean. Zortzigarren urtez, tuba eta bonbardinoa ezagutarazteko eta musika klasikoa publiko zabalago bati helarazteko helburu nagusiarekin jarri dute martxan jaialdia. Edizio bakoitzean berrikuntza bat, "zerbait berezia" eskaintzea nahi izaten dute, Agustin Jimenez (Azpeitia, 1974) antolatzaileak dion moduan, eta kontzertu gastronomikoa izango da aurtengo programazioaren hitzordurik bereziena.

Munduko zaporeak izena jarri diote bihar 18:00etan hasiko den emanaldiari. Musika eta pintxoak izango ditu osagaiak, eta bi protagonista nagusi: Euskadi Low Brass orkestra eta Zigor Iturrieta sukaldaria (Euba, Zornotza, 1974), ETB1eko Txoriene saioko aurkezlea. Kontzertuaren izenburuak iradokitzen duenari jarraituta, musikariek bost herrialdetako beste horrenbeste musika pieza aukeratu dituzte Sanagustinen jotzeko; eta herrialde horietako sukaldaritzan oinarrituta, bost pintxo prestatuko ditu Iturrietak. Orkestrak pieza bakoitza jo ondoren, sukaldariak dagokion herrialderako aukeratu duen pintxoa prestatuko du, azalpenak emanez. Ikus-entzule guztiek saioa behar bezala jarraitu ahal izateko pantaila handia jarriko dutela aurreratu du Jimenezek.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.