Añares ISB-Sigle XXI partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 10a, 15:42
Añares Riojako ISBko neskak eta Xabi Chico eta Luis Agirre 'Katxi' entrenatzaileak.

Igandean, urriaren 15ean, jokatuko dute partida Añares ISBko neskek, Azkoitiko kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. 

Añares Rioja ISBko neskek hitzordua dute igandean, hilaren 15ean. Kataluniako Segle XXI taldea izango dute parez pare, Azkoitiko kiroldegian, 11:00etan hasita. Partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. 

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. Uztarriak asteartean bertan deituko dio saridunei, sarrerak nola eskuratu azaltzeko.