Igandean itxiko da etxebizitza alokairurako eta sustapen ekonomikorako diru-laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2017ko urr. 10a, 15:24

Aurreko urteetan alokairurako diru-laguntzak eskatu dituztenek aurten ere egin beharko dute eskaera. Eskaera-orriak hemen eskura daitezke. Ekonomiaren sustapenera bideratutako diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek ere, igandea baino lehen udaletxean aurkeztu beharko dituzte sostengu ekonomikoa jasotzeko eskaera-orriak.

Etxebizitzen alokairurako eta sustapen ekonomikorako diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek igandera arte, urriaren 15era arte, aurkez ditzakete eskaerak udaletxean.

Alokairurako laguntzei dagokionez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, mugikortasun urriko pertsonek, banatu edo dibortziatuek, alargunek eta 70 urtetik gorako herritarrek eska ditzakete diru-laguntzak. Eskaera-orriak hemen eskura daitezke.

Norbanakoen diru sarreren arabera, honako laguntzak jasoko dituzte:

  • 0 euro eta 15.000 euro artean: alokairuaren %50 ordainduko zaio.
  • 15.000 euro eta 21.000 euro artean: alokairuaren %40 ordainduko zaio.
  • 21.000 euro eta 30.000 euro artea: alokairuaren %30 ordainduko zaio.
  • 30.000 euro eta 35.000 euro artean: alokairuaren %20 ordainduko zaio

Sustapen ekonomikorako diru-laguntzak lau lerrotan banatuko dituzte: enpresa eta industria proiektu estrategiko edo berritzaileak bultzatzeko; ekintzailetza sustatzeko; izaera sozialeko proiektuak bultzatzeko; eta merkataritzan eta lehen sektorean enplegua sustatzeko. Interesa dutenek eskaera-orriak udaletxean aurkeztu beharko dituzte.

Sustapen Planaren inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak Azpeitia Berritzenek Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan duen bulegora jo edo 943-15 71 83 telefono zenbakira deitu dezake.