Erretinosi pigmentarioaz solasaldia izango da bihar, Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2017ko urr. 9a, 19:28

18:00etan hasiko da hitzaldia. Bertan hizpide izango dituzte, besteak beste, ikusmenaren galera iraunkorraren sintomak eta gaitzak ekar ditzakeen ondorioak.

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak antolatuta, erretinosi pigmentarioaren eta ikusmen urriaren inguruko hitzaldia izango da bihar, asteartea, Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Solasaldiaren helburua da begietako gaitza den erretinosi pigmentarioaz informatzea, gaia gizarteratzea eta herritarrak sentsibilizatzea. Hitzaldian gaixotasuna nola antzeman daiteke azalduko dute, eta gaitzak ekar ditzaken ondorioak ere aipatuko dituzte.

Erretinosi pigmentarioa ikusmenaren galera iraunkorra da, eta fase ezberdinetan garatzen da. Aurrenekoan gaueko ikusmenari eragiten dio eta zenbait kasuetan itsumena ere ekar dezake.