Banatu dituzte Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalerako txartelak

Uztarria.eus 2017ko urr. 7a, 23:04

Julen Kañamares (14 minutu eta 50 segundotan osatu ditu gaurko lanak), Mieltxo Mindegia (14'55''), Aratz Mugertza (15'01''), Jesus Mari Mujika (15'03''), Xabier Zaldua (15'16''56) eta Ruben Saralegi (15'16''68) dira Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko dutenak, hilaren 28an, Azkoitiko Gurea frontoian. Gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan jokatu den kanporaketan (argazkian, une bat) lortu dituzte txartelak aipatutako sei aizkolariek.

Hamaika ziren lehian aritzekoak, baina Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak ezin izan du parte hartu azkenean, arazo fisikoak dituelako.