Musika bandak eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute igandean, Tuba Jaialdiaren barruan

Uztarria.eus 2017ko urr. 4a, 19:48

Tuba eta Bonbardino topaketen 8. edizioan kontzertu berezia eskainiko dute herriko musikariek, eta hainbat kantutan bakarlari gisa ariko dira Iker Lizartza, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe.

Tuba Jaialdiaren egitarauaren barruan, Udal Musika Bandak eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute igandean, 13:00etan, Soreasu antzokian. Tuba eta Bonbardino topaketen 8. edizioan kontzertu berezia eskainiko dute herriko musikariek, eta hainbat kantutan bakarlari gisa ariko dira Iker Lizartza, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe.