Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 6a, 13:50

Maria Jesus Gorrotxategi eta Lurdes Etxaniz dira sarrera bana jasoko duten Uztarriaren bazkideak. Aizkora saioa bihar jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Zozketako saridunek frontoiko leihatilan eskatu behar dituzte tokatutako sarrerak.

Bihar jokatuko dute Azpeitian Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa, eta Uztarriak jaialdi horretarako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean. Horrela, Maria Jesus Gorrotxategi eta Lurdes Etxaniz dira sarrera bana jasoko duten Uztarriaren bazkideak.

Aizkora saioa bihar jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Zozketako saridunek frontoiko leihatilan eskatu behar dituzte tokatutako sarrerak.