Iago Azkue: "Oso polita da zuk magia egin eta jendea aho zabalik uztea"

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 6a, 13:54
Iago Azkue mago gaztea. (Julene Frantzesena)

Magia Borras kaxa batek sortu zion magia jolasetarako afizioa Iago Azkueri (Azpeitia, 2003). Zazpi urte-edo zituen aztikeriaren atzaparrek harrapatu zutenean, eta, ordutik, ikusezinaren eta begi-bistakoaren amildegian dabil jolasean, magiaren mundu txundigarri bezain zabalean. Bihar Txisteratik egunean parte hartuko du azpeitiarrak.

Nolatan hasi zinen magia egiten?

Txikitan oparitu zidaten kaxak sortu zidan magiarekiko interesa; asko gustatu zitzaidan jolas hura. Ordura arte, ezer gutxi nekien magiaz.

Nola ikasi dituzu trikimailuak?

Magia kaxetan azalpenak izaten dira, baina, horrez gain, liburuak erosi izan ditut eta Interneten begiratu izan dut.

Egin duzu ikastarorik-edo?

Ez. Bilbon bada magia eskola bat, baina oraino ez dut egin ikastarorik. Neure kasa ikasi dut dakidan guztia.

Zer magia mota duzu gustukoen?

Oholtzakoa. Magia musikak lagunduta-eta egitea atsegin dut. Hainbat elementurekin egindako ikuskizunak gustatzen zaizkit.

Zer da magia zuretzat?

Betetzen nauen gauza bat. Izugarria da betidanik gustatu zaidan gauza bat egitea, ume-umetatik txunditu eta aho zabalik utzi nauen gauza bat egitea. Oso polita da zuk magia egin eta jendea aho zabalik uztea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.