Urriko mutxikoak egingo dituzte igandean

Uztarria.eus 2017ko urr. 5a, 12:40

12:00etan hasita egingo dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta "plazari bizia eman asmoz" egin ohi dituzte mutxikoak.

Datorren igandean, hilaren 8an, egingo dituzte urriko dantza jauziak plazan, 12:00etan hasita. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak. 

Hileko bigarren igandean egiten dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz antolatzen dituzte. Horregatik, ikustera joateaz gain, bertan parte hartzeko deia luzatu diete beste behin antolatzaileek adin guztietako herritarrei.