Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 4a, 19:23

Zapatuan jokatuko dute kanporaketa Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita. Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko den finalerako sei txartel daude jokoan. Zozketan parte hartzeko Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 09:00ak baino lehen, izen-abizenak eta kontakturako telefono bat zehaztuta. 

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak. Euskal Herriko hamaika aizkolari ariko dira lehian zapatuan, finalerako txartelak nork eskuratuko. Kanporaketarako sarrerak lortu nahi dituzten Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 09:00ak baino lehen, izen-abizenak eta kontakturako telefono bat zehaztuta. Saridunei ostiralean bertan deituko die Uztarriak, sarrerak non eskuratu azaltzeko.

Honako aizkolariak arituko dira zapatuko kanporaketan, 18:00etan hasita: Xabier Orbegozo, Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza gipuzkoarrak, bateik; Ruben Saralegi, Oihan Larretxea, Julen Kañamares, Mieltxo Mindegia, Jose Antonio Etxeberria eta Oier Kañamares nafarrak, bestetik, eta baita Arkaitz Jauregi arabarra ere. Egin beharreko lanei dagokienez, aizkolari bakoitzak bost pago enbor, hiru kanaerdiko eta hirurogei ontzako eta oinbiko bana ebaki beharko ditu. Kanporaketarako nahiz finalerako sarrera 15 euro ordaindu behar da.