Harribitxien hauspoak isil ez daitezen, zikloa abian

Uztarria.eus 2017ko urr. 4a, 16:40
Aurkezpenean izan diren ordezkariak, Azkoitiko eliz-atarian.

Zapatuan hasi eta urriaren 28a bitartean, hainbat emanaldi eskainiko dituzte Organo Erromantikoaren Naizoarteko XVIII. zikloaren baitan. Asteburuetan izango dira jaialdi guztiak, eta sarrera doan izango da.

Harribitxiak diren Euskal Herriko hiru organo erromantiko garrantzitsuetan egingo da, hamazortzigarren urtez, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa. Azkoitiko eta Loiolako Cavaillé-Coll organoetan eta Bergarako Stoltz Fréres organoan, hain zuzen ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hiru herrietako udalek antolatu duten zikloaren ardatza organo erromantikoa bada ere, bestelako konbinazioak egingo dituzte programatutako kontzertuetan. Hala, zapatuan hasi eta urriaren 28ra arte luzatuko den zikloaren ardatza organo erromantikoa bada ere, bestelako konbinazioak egingo dituzte programatutako kontzertuetan. Ahotsa izango da organoaren laguntzaileetako bat, baina txistuarekin, danbolinarekin eta perkusioarekin ere elkartuko dute organoa, aurtengoan.

Aurtengoan entzungai izango diren emanaldien nondik norakoak gaur aurkeztu dituzte, Azkoitiko udaletxean, eta hango alkate Jabier Zubizarretaren esanetan, zikloak hainbeste urtez iraun izana "ez da erakunde publikoen ahaleginarengatik bakarrik posible izan". Zubizarretak gaineratu du, jaialdiaren "arrakasta" sorreratik programa antolatzeaz arduratzen den Esteban Elizondoren eta Jose Luis Franzesena organo jotzailearen "merituei zor" zaiela.

Azpeitiko Udaleko zinegotzi Josu Labakak ere zikloaren "garrantzia azpimarratu" du, eta "bereziki eskerrak eman" dizkie Franzesenari eta Elizondori, egiten duten lanarengatik.   

Kalitatezko programazioa
Organo erromantikoaren nazioarteko zikloaren sorrerara egin du jauzi agerraldiam Elizondok, eta aipatu du jaialdia antolatzeko ekimena garai hartan Azkoitiko eta Bergarako udaletan kultura zinegotzi ziren Asier Aranbarrirena eta Iñigo Alberdirena izan zela. "Kontziente ziren zer organo ditugun herriotan, eta ondarea zaintzeko eta erabiltzeko asmoz proposatu zidaten zikloa antolatzea. Gezurra dirudi, baina 18 urte pasatu dira ordutik".

Zikloaren emanaldi guztiak astebukaeretan egingo dira eta sarrera doan izango da. Elizondoren esanetan, etxeko eta Europatik etorritako organo-jotzailerik onenetakoak entzuteko parada izango dute entzuleek, guztia, "programa interesgarri, kategoriko eta orekatu batean bilduta".

Azpeitiko organo jotzaile Jose Luis Franzesena Schubertek ez ezik haren bost ikaslek eta Bergarako beste bik kontzertu bana eskainiko dute, zikloaren baitan. Schuberten esanetan, "inguruko herrietan organo zoragarriak ditugu, eta haiek izorratu eta isildu ez daitezen, oso garrantzitsua da musika eskoletan organoa jotzen irakastea". 

Honakoa da egitaraua, osorik: 

Azpeitia (Loiolako Basilika)

Urriak 8, igandea, 20:00etan:

Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea.

Urriak 15, igandea, 20:00etan

Franz Hauk organo-jotzailea.

Urriak 22, igandea, 20:00etan:

Aretxabaleta abesbatza.

Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea.

Itziar Urbieta organo-jotzailea.

Azkoitia (Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan:

Landarbaso Abesbatza.

Oier Etxaburu organo-jotzailea.

Urriak 14, zapatua, 20:00etan:

Giampaolo Di Rosa organo-jotzailea.

Urriak 21, zapatua, 20:00etan:

Ertizka otxotea.

Esteban Elizondo organo-jotzailea.

Urriak 28, zapatua, 20:00etan:

Organo ikasleen kontzertua.

Bergara (Santa Marina Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan: 

Bergarako orfeoia.

Aitor Olea organo-jotzailea.

Urriak 14, zapatua, 20:00etan: 

Bi zati izango dituen kontzertua. Aurrenekoan:Bernhard Marx organo-jotzailea.

Bigarren zatian: Gorka Zabaleta txistua, Jose Javier Lera perkusioa, Fernando Gonzalo organo-jotzailea.

Urriak 21, zapatua, 20:00etan: 

Ainhoa Zubillaga mezzoa.

Loreto Fernandez organo-jotzailea.