Hitzarmena sinatu dute 'Urola Kostako Hitza'-k eta Udalak

Uztarria.eus 2017ko urr. 4a, 13:43

Urtero legez, Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitzak hitzarmena sinatu dute. Akordioa tarteko, eta eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko asmoz, 27.000 euro jasoko ditu Urola Kostako komunikabideak.

Eneko Etxeberria alkateak eta Uxua Ostolaza Hitzako kudeatzaileak sinatu dute akordioa, eta udalak adierazi du Urola Kostako Hitzak euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi duela akordioaren bidez. Izan ere, azpimarratu du Hitza "oinarrizko hedabidea" bihurtu dela Azpeitian nahiz eskualdean. "Euskararen normalizazioan tokiko informazioa euskaraz jasotzea bermatzen duen komunikabidea da, gertuko kontuak, etxekoak eta herrikoak herritarrei euskaraz jakiteko eta ezagutzeko aukera ematen duena", esan du Azpeitiko alkateak.

Euskarazko Komunikazio Taldeko Bertako Hedabideaken eta Urola Kostako Hedabideaken ekimenez gain, herri aldizkarien borondateari eta lanari esker sortu zen Urola Kostako Hitza. Hain zuzen, sortze prozesuan izan ziren Txaparro (Zarautz), Uztarria (Azpeitia), Baleike (Zumaia), Danbolinzulo (Zestoa) eta Artzape (Getaria), eta hasieratik Administrazio Kontseiluko partaide ere izan dira.