Bertsotruk egitasmoan parte hartuko du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak

Uztarria.eus 2017ko urr. 3a, 20:53
Erniarraitzekoak iaz Bertsotruk egitasmoko topaketa batean. (Erniarraitz)

Bertso eskolen arteko harremanak sendotzeko asmoz, desafioak antolatuko dituzte beren artean. Aurtengoan 21 bertso eskolak parte hartuko dute, eta Erniarraitzi Sakana egokitu zaio taldean.

Joan den larunbatean, Bertso Eskolen Egunean, aurkeztu zuten Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak biltzen dituen egitasmoa. Bertso eskolen arteko harremana sendotzeko bidean aurrera eginez, bertso eskolen arteko desafioak egingo dituzte aurten ere egitasmo horren barruan. Bertsotruk Euskal Herriko Bertso Eskolen Batzordeak antolatzen duen ekimena da, eta Euskal Herri osoko bertso eskolek parte hartuko dute bertan.

Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta, guztira, 21 taldek eman dute izena. Talde horiekin zortzi multzo osatu dituzte, eta bertso eskola bakoitzak bere multzoko beste eskolekin zehaztuko du desafioaren hitzordua eta formatua. Bertsotruk egitasmoan parte hartuko du, besteak beste, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Honako hauek dira osatu dituzten multzoak:

-Markina-Xemein eta Leitza/Lekunberri
-Erniarraitz eta Sakana
-Oñati eta Enkarterriak
-Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria
-Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz
-Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun
-Gasteiz, Harituz eta Debagoiena
-Mungia/Larrabetzu, Aitziaren gorraizia eta Mutriku