Lazkao-Ataun irteera antolatu du Baigerak hilaren 14rako

Uztarria.eus 2017ko urr. 3a, 13:43
San Gregoriora ere egingo dute bisita.

Ibilaldian izena eman nahi dutenek Baigeraren bulegoan egin beharko dute, astelehenetik ostegunean, 10:30etik 12:30era bitartean. 

Baigera Azpeitiko Jubilatuen Elkarteak Lazkao-Ataun-San Gregorio irteera egingo du hilaren 14an, larunbatez. Txangora animatzen direnek 08:15ean hartuko dute autobusa San Martin egoitzaren aurretik, eta handik Lazkaora joango dira. Hamaiketakoa Ataungo Bittor Enea jatetxean egingo dute eta handik San Gregoriora joango dira. 

Ibilaldiko izen-ematea zabalik dago, eta Baigeraren egoitza egin behar da, astelehenetik ostegunean, 10:30etik 12:30era bitartean. 10 euro ordaindu beharko da izen-ematea.