Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko urr. 3a, 12:03

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, emakumen migratzaileak alfabetizazio prozesuen bidez ahalduntzeko proiektuaren fase pilotua eta udal-zergak izango dituzte hizpide. 

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura egingo dute gaur, asteartea, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzten gaiak: 

1.- Udalbatzak2 017ko ekainaren 6an eta uztailaren 4an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko 4.3 Esklabak-Iturzulo Hirigintza azpi eremuan zuzkidura alojamenduak sustatzeko EJ-ren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena. 

3.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Alde Zaharra” 1. HEko 1.1. Azpieremurako eraikuntza eta instalazioek uholdeei aurre egiteko ekimenak: jarduera protokoloa, eraikuntzaren ezaugarriak...

4.- 2018. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

5.- Azpeitiko udalaren eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera. 

6.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko udalaren arteko lankidetza hitzarmena, emakumen migratzaileak alfabetizazio prozesuen bidez ahalduntzeko hitz-ahalduntzen proiektuaren fase pilotua berresteko. 

7.- Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioren emakidaren esleipena.

8.- Hilerriko kapilla Udalaren izenean jartzea eta mantentze lanak egitea.

9.- Alkatetzak 2016ko abenduan eta 2017ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenak. 

10.- Gure Esku dago Azpeitia taldeak aurkeztutako mozioa, Kataluniako autodeterminazio-erreferendumaren alde. 

11.- Galdera eta erreguak.