Izarraitz Eguna ospatuko du igeri elkarteak, zapatuan

Uztarria.eus 2017ko urr. 2a, 15:39
Iazko Izarraitz Eguneko argazkia (Izarraitz IE)

Aurrena, Izarraitz IE osatzen duten guztiek parte hartuko duten igeriketa jaialdia egingo dute igerilekuan. Gerorako poteoa eta afaria prestatu dituzte. Bihar itxiko da afarirako izen-ematea. 

Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7an, zapatuan, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko du igeriketa klubak. 

16:30ean hasita, igeriketa jaialdia egingo dute Izarraitz IE osatzen duten igerilarien, entrenatzaileen eta gurasoen artean. Ondoren, 20:00etan, poteoa egingo dute Sanjuandegin, eta 21:00etan Ongi Etorri jatetxera joango dira afaltzera. 

Afarirako izena eman nahi dutenek igerilekuko kortxoan dute izena emateko orria. Bihar itxiko da izen-ematea. Umeek 15 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Helduek, berriz, 25 euro.